943 693 438 943 693 313 943 693 089
14 · Polígono Ibaiondo
20150 Aduna. GUIPUZKOA.

Gure enpresak esperientzia handia du banaketaren sektorean. Gaur egun, Nord Pirineus taldearen barruan gaude eta, horri esker, gure sare logistikoa zabaldu eta gure estaldura handitu ahal izan dugu.

Markarik onenetako hainbat edari merkaturatzen ditugu: garagardoak, freskagarriak, ura, kafea, ardoa eta likoreak, besteak beste. Gainera, azken urteotan guren eskaintza zabaldu dugu, sukaldaritzarako produktu esklusiboen sorta handi bat erantsi baitugu, hala nola, olioak, kontserbak, olibak eta ozpinetakoak.

Gure bezeroei kalitatezko arreta ematea izan da beti gure helburu nagusia. Horretarako, merkataritza-sare zabal bat dugu, 24 orduko banaketa-zerbitzuarekin eta askotariko produktuez osatutako eskaintza esklusiboarekin; horrela, gure enpresa erreferentzia gisa egonkortu da merkatuan.

Sarrera labur honekin, ongietorria eman nahi dizugu gure webgunera, non eguneko 24 orduetan egin ahalko dituzun eskaerak, izan ere, sistema horren bidez, gure bezeroen beharrizanetara molda gaitezke.

Une honetan ez dago eskaintza berezirik edarietan

Une honetan ez dago eskaintza berezirik jatekoetan
Erabili goiko menua produktuak kontsultatzeko eta eskariak egiteko.

Produktu berriak